[ Azken berriak :: Erakutsi]
........


| Mendeku Itxua, talde bezala 2003ko irailean elkartu ginen. Lau partaideok usurbildarrak eta ezagunak izanik ez zitzaigun zaila egin elkar ulertu eta elkarrekin lehen akorde eta erritmoak egiten hastea. Behin 4 bat abesti sortuak genituela, bertsio batzuen laguntzaz 2004ko ekainan hasi ginen kontzertuak ematen eta ordutik hainbat kontzertu ematen eta abesti berri batzuk egiten aritu gara. Musika estilo finkorik hartu gabe hasi ginen, bakoitzak momentuan sentitzen zuenaren arabera abestiak sortuz eta… horrela gabiltza, pixkanaka estilo propio bat jorratzen, beti ere “heavy” kutsua izaten dugun arren. Hasera batean gure kontutik abesti batzu grabatzen ibili ginen, ordenagailu bidez, eta bertatik ateratako abestiren bat edo beste bilduma batzutan sartu izan digute; hala nola: Altzairu Goria, Musika askea Mundurat!, MusikHerria 1.bilduma, eta abar 2005. urtean GARATE estudios-en sartu ginen gure lehen luzea grabatzeko intentzioz, eta bertatik lehen masterizatutako hiru abestiak "Euskadi Gaztea"ko maketa lehiaketara bidali genituen, bertan finalean egon ginen "lehortu gabeko malkoak" abestiarekin, azkenean entzuleek gehien bozkatu zuten 5garren taldea izan ginelarik. 2006an "GURE OIHUA" gure lehen diskoa kaleratu genuen "Ortots" zigilu independientearen babesean. 2006ko Udazkenean Asier gure baxujole izan denak uzten gaitu, denbora falta dela eta. Hilabete batzu galdu xamar ibili ostean, Ińigitorekin elkartu (Usurbilgoa hau ere) eta berriz entseiatzen hasten gara. 2006a amaitzerako berriz ere zuzenekoak eskeintzen hasten gara. 2007an abesti berriak egiten eta kontzertu gehiago ematen aritu gara, iada Euskal herriko 4 probintzitan (iparraldeko hiruak falta) jo dugularik. Horrelaxe dihardugu Udazken arte, hurrengo diskoa izango denerako lanean jarriko garen arte. 2008ko udararako eskutan izatea espero dugu disko berri hau, dena pentsatu bezela joan ezkero. |